Itzulia argazkitan

Ubane 2019ko api. 13a, 21:15

Zaleen berotasunaren bultzada majo sumatu dute gaur Itzuliko txirrindulariek Soraluzeko aldapetan. Izan dira asko goizetik zain egon direnak kirolariak noiz pasatuko. Eta haiek ailegatu direnean txaloka eta oihuka animatu dituzte aldapan gora, etxekoak ala kanpokoak izan, berdin.

Soraluzetarrak mordoa, kanpotik etorritakoak ere beste asko, mahaiak, jarlekuak, jan-edana… egun pasa ederra egiteko beharrezko zuten dena hartu eta aldapan gora joanda, hantxe kokatu dira puntu estrategikoenetan kirolariak ondoen ikusi eta animatzeko.  

Argazki eta irudi gogoangarriak laga ditu udalerriko aldapetan gora eta behera.