BIDEOA: Jendetza Korrikarekin

Ubane Madera 2019ko api. 13a, 19:37

Ehunka soraluzetarrek bat egin dute gaur euskararen aldeko lasterketa erraldoiarekin. Ikus ibilbide osoa bideoan. 

 

Soraluce kooperatibakoek Korrikaren lekukoa Osintxuko mugan hartu eta Pil-pileanekoek entregatu diete berau eibartarrei Maltzagan. Tarte horretan, ehunka herritarrek lagundu dute lekukoa eramaten. Ezozibideko aldaparen gaineko aldetik, adibidez, ez zen ikusten noraino ailegatzen zen Korrikaren amaiera Gabolatsen. Furgonetakoek eurek ere behin baino gehiagotan nabarmendu dute jendetza elkartu dela Soraluzen Korrikan parte hartzeko.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.