Gainontzeko ikaskideek eskolako pasilloetan irudikatu dute Korrika Txikia, eta eskolan bertan ere irakurri dute Korrikako mezua.
Mezua
Klika egitea aukera bat hartzea da,
euskararen aukera hartzea.
Klika garai berri bati, kulturari, gure
hizkuntzari. Egin klik begiak ondo irekita.
Hartu arnasa sakon, euskal inguruneari
begiratu, eta klik egin bizitzeko, aske
izateko, euskara aukeratzeko. Egin klik,
ikimilikiliklik!
Klika, etorkizunera salto egiteko. Klika
Korrika.
Klik eginez ixotzen ditugu hizkuntzaren
argiak eta doinuak.
Klik lagunartean, klik jolasean, klik
eskolan, klik familian, klik kirolean, klik
kalean, klik herrian.
Euskararen aroan gaude; orain da unea:
etorri euskarara, aktibatu, erabakiak
hartu, klik egin, euskaraz egin.
KLIKA KORRIKA