Korrika Txikia argazkitan

Ubane Madera 2019ko api. 11a, 18:45

Gogotsu eraman dute euskararen aldeko lekukoa 4. 5. eta 6. mailako neska-mutikoek Plaentxi Herri Eskolatik kiroldegiraino. Bidean zain izan dituzte hainbat guraso eta ikusle eta txaloka animatu dituzte pasadizoan.

Ondoren, gainontzeko ikaskide mordoa elkartu zaizkie kiroldegian, Kukumixoren tailerretan. Eta frontoi osoa bete dute malabarez, karetez, Korrikaren txapez eta jolasez, 18:30ak bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.