Igerilekuko sabaia konpondu eta Udaltzaingoarendako eta brigadarendako auto berriak erosiko dituzte

Ubane Madera 2019ko api. 11a, 11:30

Igerilekuko sabaia sare batez estalita dago.

2018ko kontuen likidazioa eginda, 398.734 euroko soberakina du Soraluzeko Udalak. Kopuru horretatik pusketa bat erabiliko dute igerilekuko sabaia konpontzeko, eta beste bi pusketa Udaltzaingoarendako zein brigadarendako ibilgailu bana erosteko. Hala jakinarazi zuen alkateak atzoko osoko bilkuran.

“Zuzeneko beharrak” asetzeko erabiliko ditu Soraluzeko Udalak 2018ko kontuen likidaziotik soberakin moduan geratu diren 398.734 euroak.

Lehentasunak

Iker Aldazabal alkateak esplikatutako moduan, hiru dira gaur egun lehentasunik handiena duten beharrak:

  • 1- Kiroldegiko igerilekuko sabaia konpontzea: 233.000 euro. Obren pleguak hurrengo Tokiko Gobernu Batzarrean onartuko dituzte.
  • 2- Igerilekurako deshumektadorea. 69.000 euroko kostua du eta orain beste 20.000 euro bideratu behar dituzte azpiegitura hori eskuratu ahal izateko
  • 3- Udaltzaingoarendako ibilgailu berria erosiko dute, 30.000 euro bideratuta “zatika jausten dago”, ezan zuen alkateak. Eta udal brigadarendako beste ibilgailu bat erosiko dute, 20.000 euro bideratuta.  


Lehentasun horietarako 303.000 euro bideratuko ditu Udalak 2018ko likidazioko soberakinetik, eta gainontzekoa (95.734 euro) gorde egingo dute “urtea oso luzea da eta hobe zuhurra izatea”, esan zuen alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.