Barikuan aurkeztuko ditu EH Bilduk Udal hauteskundeetarako hautagaiak

Ubane Madera 2019ko api. 9a, 15:36
EH Bilduren ekitaldia 2016an.

Koalizioak Udal hauteskundeetarako zerrenda osatuko duten herritarrak aurkeztuko ditu barikuan. Aurreratu dutenez, “lan talde sendoa, gaztea, esperientziaduna eta lanerako ilusioz dagoena" aurkeztuko dute. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Plaza Berrian.

Urtarrilean alkategaia proposatzeko “prozesu parte-hartzailea” egin ondoren, EH Bilduk jakinarazi zuen Unai Larreategi izango zela alkategaia maiatzaren 26ko Udal eta Foru hauteskundeetan.

Herri batzarra

Harrezkero, udal hauteskundeetarako lanketa egiten jardun dute; besteak beste, herri batzarra egin zuten joan zen, eta, bertan, bilkideek kanpaina planifikatu eta zerrenda berretsi zuten.

Behin hori eginda, batzarrean onartutakoa publiko egingo dute eta EHBildutik iragarritako moduan, Unai Larreategiri lagunduko dion lan taldea "sendoa, gaztea, esperientziaduna eta lanerako ilusioz dagoena” aurkeztuko dute barikuan, 19:00etan Plaza Berrian. Koalizioaren zerrendan doazen herritarrak zein diren jakinaraziko dute.

Apenas hilabete eta erdi gelditzen den Udal eta Foru hauteskundeetarako, eta hauteskunde giroa gero eta nabariagoa da Soraluzen ere.