Autobusa Korrikaren amaierako jaira joateko

Egoitz Unamuno 2019ko api. 9a, 10:40

Domekan Gasteizera joateko autobusa antolatu du Debabarreneko AEK-k, bertan amaituko baita Korrika. Plazentziatarrak goizeko 10:30ean jasoko ditu Estaziñoko geltokian.

Elgoibar, Eibar eta Soraluzeko herritarrak hartuta joango da autobusa Gasteizera. Izan ere, Arabako hiriburuan amaituko da XXI. Korrika eta egun osoko jai egitaraua antolatu dute amaiera ospatzeko.

Autobusa goizeko 10:30ean pasatuko da Estaziñoko geltokitik eta arratsaldeko 19:00etan aterako da Gastizen.

Izena eman nahi izanez gero, deitu edo idatzi AEKra: 943 75 11 43, soraluze@aek.eus. 9 euro ordaindu behar dira.