"Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan?" . Galdera horiei erantzun nahian bultzatu du Garabide elkarteak ikusentzunezkoa.
Hala azaltzen du ikusentzunezkoak jaso duena: "Lehen aldiz 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonek euskararen herriari buruzko beraien gogoetak oparitu dizkigute. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten digute eta, bide batez, guk haiengandik ere ikasteko aukera eskaini".
Proiekzioa Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak antolatu du Soraluzen hizkuntza aniztasunaren aldeko ikuspegia butztzeko martxan duen Auzoko egitasmoaren baitan, eta Korrika kulturalaren egitarauaren barruan.