Bulkada Egunera joateko gonbita

Ubane Madera 2019ko api. 5a, 10:07

Gazte Bulkadaren aurkezpena, eibarren.

Bihar, Eskualdeko Bulkada Eguna ospatuko dute Eibarren. Eta Eibarko Ernaik "Debabarreneko gazteak askatasun bulkadaz hornitzeko" gonbita egin du. Denetik izango dute: hitzaldiak, herri bazkaria, bertso saioa, kontzertuak… Hain justu, bazkarirako txartelak 5 eta 8 eurotan daude salgai Eibarren.

Honako egitaraua iragarri dute biharko:

  • 12:00etan mahai ingurua eta topagunearen aurkezpena.
  • 15:00etan herri bazkaria.
  • 16:30ean Bertso saioa: Eli Pagola eta Joanes Illarregi.
  • 18:00etan txikiteoa Elektrotxufla elektrotxarangarekin.
  • 20:30ean ekitaldia gaztetxean eta gero afari-merienda.
  • 21:30ean Kontzertuak: Isuna, Radio Revolucion eta DJak.


“Etorri nahi duen oro izango da ongietorria, auzolanean aurrera aterako dugun egitarau honetan parte hartzera. Belaunaldi ezberdinen arteko topagune ere izatea nahiko genuke, esperientziaren jakintza eta bulkada berrien grina nahasiko dituen giroa sortze aldera, baita belaunaldien arteko elkarrezagutza errazte aldera ere”, azpimarratu dute Eibarko Ernaitik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.