Eibarko Club Deportivo elkarteko hiru kidek - Julian Etxeberria, Angel Trebiño eta Periko Iriondo- lagunduta egin zuten ibilbidea Illordo gainaren inguruko mendietan barrena. Orain dela urte batzuk, hiru kide horiek Eibarko mugarri guztiak inbentariatu zituzten, eta zapatuan azaldu zuten Soraluzerekiko muga ezartzen duten hamaseiak zein lekutan dauden eta leku horiek zein izen duten.
Ibilaldian berrogeiren bat herritarrek parte hartu zuten. Horietatik gehienak, hogeitamar bat, Eibartik joandakoak izan ziren -euskara irakasle eta ikasleak asko - eta gainerakoak, plazentziatarrak. Ibilaldiak iraun zuen hiru orduetan zehar, eguraldi ederra izan zuten eta giro ederra ere bai jendearen artean. Ez zen falta izan umorezko zirikadarik ere: "Ez genuen pentsatzen Plazentzian halako leku ederrik izan zitekeenik" -Iruregatik-, eta, "Bai, horregaitik da Plazentzia eta ez Eibar" -mugarriak Irure Plazentziako aldean markatzen duelako-.
Ibilaldi gidatuaren ostean, parte hartzaile guztiek hamaiketakoa egin zuten Illordo baserrian –“bista pribilegiatuarekin”-.
AEK-k betetz “bihotzez” eskertu nahi die hizlariei eta Illordo baserriko bizilagunei irteera antolatzen eskainitako laguntza.