Apirileko ‘Har r eman’ saioa musikaren bueltan

Barikuan Musika eskolara joango gara eta saioa egingo dugu musikaren bitartez euskara hurreratu eta elkarrekiko harremanak lantzeko.

Barikuko saioa Nagore Sanz musika eskolako zuzendariarekin batera egingo dugu. Elkarrekin musika tresnak ezagutuko ditugu eta kantu saioa ere egingo dugu. Hitzordua, apirilaren 5ean izango da, barikuan, 10:30etik 12:00etara egingo dugu Musika Eskolan (2. pisuan).

Auzoko joskintza saioak

Iazko urrian hasita, hilero, Auzoko joskintza saioak egiten ditugu. Jatorri eta hizkuntza ezberdinak ditugun emakumeak batzen gara, jostearen artea ikasi eta konpartitzeko asmoz, pieza ezberdinak eginez eta bakoitzaren jakintza errespetu eta konfidantza giroan partekatuz. Hurrengo saioa, apirilaren 14an egingo dugu, 11:00etatik 14:00etara bitartean, Etxaburuetako Elkartegian.  

Saio batera zein bestera etorri nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan. Harremanetarako 646878445 (Maialen). Pozik hartuko dugu zure parte hartzea edota egiteko duzun bestelako ekarpena. 

Har r eman saioak

Ha r r eman saioak gonbitea dira norbere jakintzak besteekin trukatzeko, elkar ezagutzeko eta zubiak sortzeko jatorri eta hizkuntza ezberdinak dituztenen eta euskal hiztunen artean, euskararen komunitatera hurreratzeko.