Kirolaren alde iluna aztertuko dute kriminologoek barikuan egingo duten topaketan

Ubane Madera 2019ko mar. 27a, 09:26

Kirolaren eta ustelkeriaren arteko lotura aztertuko dute.

Euskal Herriko Profesionalen eta Ikasleen Kriminologia Elkarteak antolatuta, barikuan, kirolaren eta haren atzetik dauden delituei buruzko hitzaldia eskainiko dute Oihane Vergara eta Ainara Rankin kriminologo gipuzkoarrek. 19:00etan da hitzordua, Herriko Antzokian.

Kirolak berezkoak dituen onurak handiak izan arren ere, alde iluna ere baduela-eta horixe landuko dute kriminologia ikuspuntutik barikuan Soraluzen egingo duten hitzaldian.

Dopina, abusuak, suizidioak…

Gipuzkoako bi kriminologoren eskutik, Oihane Vergararen eta Ainara Rankinen eskutik, besteak beste, berbagai izango dituzte kirolaren bueltan eman izan diren eta ematen diren entrenatzaileengandik adinez txikikoekiko abusuak, diru desfalkuak, dopina, suizidio kasuak, indarkeria eta beste.

Eta bereziki aztertuko dute generoak eta adinak zela eragin dezakeen kirolean, kirolariak zaurgarriagoak, ahulagoak bilakatuz abusuei aurre egiterako orduan.

Euskal Herri mailako ekimena Soraluzen egitearen arrazoia, berriz, Martin Luque Soraluzeko kriminologoak esplikatu du: “Elkarteko presidenteordea naiz eta halako hitzaldiak beti hirietan egin beharrean pentsatu dugu herrietan egitea ere egokia zela”. Barikuan da hitzordua, 19:00etan, Herriko Antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.