Bihar, Hamabostero Hankabero

Ubane Madera 2019ko mar. 19a, 18:07

Hamabostero Hankabero ekimenaren ikurrak.

Akaso ohiko ikur eta musika barik, baina bihar, eguaztena, 19:00etan abiatuko da Hankabero Hamabostero ekimeneko taldea zubitik herrian zirkuitua egitera. Betiko moduan, parte hartu nahi duten guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.

Soraluze, Mugituz! topaguneak jakinarazi du ondorengo aste hauetan Patria telesailaren grabazioaren prestakuntzetan arazorik ez sortzeko, Hamabostero Hankabero ekimena iragartzen duten ohiko ikurrak (banderolak, kartelak eta musika) ez jartzea toka daitekeela, baina hala ere, egitasmoak hamabostero aurrera jarraituko duela orain arte bezala: bihar, apirilaren 3an…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.