Errigora

Martxoaren 22ra arte eska daitezke Errigorako saskiak Arranoan eta Iratxon

Egoitz Unamuno 2019ko mar. 15a, 09:15

Martxan da Errigoraren azken kanpaina eta martxoaren 22ra bitartean, Arranoan eta Iratxo goxodendan eska daitezke Nafarroa hegoaldeko ekoizleen produktuz betetako saskiak.

5 urte maite duguna elikatzen izenpean, udaberriko kanpainari ekin dio Errigorak bosgarren urtez. Nafarroako erriberako ekoizleen produktuak Euskal Herri guztiaren eskura jartzeaz gain, euskararen alde egiteko kanpaina da Errigora. 2012an egin zuten lehen kanpaina eta harrezkero milaka saski banatu dituzte milaka etxetara. 

Martxoaren 7an ireki zen epea eta hilaren 22ra bitartean jasoko dira eskaerak. Aurten ere bi saski izango dira aukeran, baina aurtengoak bi berritasun nagusi dakartza: arroza eta kamisetak. Ikus eskaintza.

Saskiak eskatu daitezke Arrano tabernan edo Iratxo goxodendan.