Winhof metodoa lantzeko bigarren topaketa izan zen zapatukoa - lehenengoa urtarrilean egin zuten Jaizkibibelen-. San Martzialgo plazan batu ziren eta eguraldi ederrarekin meditazio eta yoga ariketak egin zituzten bertan, baita Winhof arnasketak ere. Handik Sagar Errekako potzura joan ziren eta elkarrekin bainua hartu zuten bertako ur hotzetan - 8ºtan zegoen-. Azkenik, behar zen moduko amaiera eman zioten topaketari, Batzokian jatordutxoa eginez.
Andoni Callesek jardun du topaketa antolatzen eta bere esanetan, parte hartzaileei "asko" gustatu zitzaien potzua eta "egun zoragarria" pasatu zuten elkarrekin.
Zehaztu zituzten hirugarren topaketa egiteko data eta lekua ere. Martxoan batuko dira, Oiartzunen.