Bisitari asko izan ditu Sologoengo zentralak

Ubane 2019ko ots. 22a, 16:13

Bisitarietako batzuk azalpenak entzuten, Sologoenen.

Urtarrilaren amaieratik otsailaren 9ra bitartean 61 bisitari izan ditu Sologoengo Zentral Hidroelektrikoak, Udalak antolatuko bisita gidatuak baliatuta. Tartean ingeniari nahikotxo bertaratu da.

Sologoengo zentrala ikustera etorritako gehienak Soraluzekoak izan arren, Barakaldotik, Oñatitik, Bergaratik, Eibartik, eta baita Terueletik ere etorri dira bisitariak.

Untzurruntzagatarra ere bai

Teruelekoa ingeniaritza ikaslea zen, Euskal Herrian ikasketak egiten dabilena. Hain justu, ingeniari nahikotxok parte hartu dute bisitetan, baita Untzurrunzaga familiako batek ere (1943an Sologoen zentralaren emakida izan zuen familiak).

Soraluzeko Udalak momentuz ez du beste bisitarik aurreikusi, baina jendeak interesa erakutsiz gero, ez du baztertzen bisita gehiago antolatzea.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.