Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak hainbat bisita gidatu antolatu ditu herritarrek Sologoeneko zentral hidroelektrikoa ezagutu dezaten.
Lehendabiziko bisita urtarrilaren 26an burutu zen, arrakasta handiz burutu ere, plaza guztiak bete baitziren.
Bisitan parte hartu zutenek zentralaren historia, azpiegitura eta energia elektrikoaren ekoizpen prozesua ezagutzeko aukera izan zuten.
Hurrengo bi bisitak otsailaren 2an eta 9an egingo dira, larunbata, eta oraindik izena emateko aukera badago.
Hau da bisiten ordutegia:
- Otsailak 2, 10:00-11:00 (Gazteleraz).
- Otsailak 2, 11:00-12:00 (Euskaraz).
- Otsailak 9, 10:00-11:00 (Gazteleraz).
- Otsailak 9, 11:00-12:00 (Euskaraz).
Bisitetan parte hartzeko izena ingurumena.soraluzekoudala@gmail.com helbidera idatziz edo 943 75 30 43 telefonora deituz.
Bisita bakoitzean gehienez ere 10 pertsonarentzako tokia izango da.