Zuhaitz Egunarekin batera hasiko du denboraldia Soraluzeko Mendi Taldeak

Ubane Madera 2019ko ots. 14a, 11:57

Mendizale gazteak dominekin, iazko Finalista Egunean egindako topaketan.

Otsailaren 24an, domeka, da aurtengo Zuhaitz Eguna. Eta bertan parte hartuz estreinatuko du umeei zuzendutako mendi irteeren denboraldia Soraluzeko Mendi Taldeak. Era berean, bazkide egiteko epea ere zabaldu du: otsailaren 19an, 20an eta 21ean, Elkartegian.

Zuhaitz Egunarekin orain, otsailean hasi, eta Finalista Egunarekin urrian bukatuko du umeei, gazteei eta gurasoei zuzendutako mendi irteeren denboraldia Soraluzeko Mendi Taldeak.  

Bada, 2019ko denboraldiari begira, bazkide kanpaina zabalduko du datorren astean: otsailaren 19an, 20an eta 21ean, Elkartegian egongo dira izenak hartzen, 18:30etik 19:30era bitartean. Nagusiek ordaindu beharrekoa da 10 euro eta gazteek, berriz, 5 euro. Horrez aparte, kamiseta berritu nahi duenak 12 eurotan eskura dezake.

Bi autobuskada

Iaz, 136 bazkide izan zituen guraso-umeen mendi taldeak eta horietatik 68 izan ziren umeak eta gazteak. Aurten, 12. urtea izango da guraso talde batek mendi taldearen ardura hartu eta urteotan guztietan irteera bakoitzean bi autobuskada lagun lortu izan dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.