Beste gas isuri bat

Ubane Madera 2019ko ots. 12a, 10:09
Udaltzaina eta gas teknikaria gas-hargunea aztertzen, atzo iluntzean, astelehena.

Atzo iluntzean, beste gas isuri bat gertatu zen Soraluzen. Kasu horretan, Txurruken kaleko 4. zenbakiko bizilagun batek gas usaina hartu eta 112ra abisatu zuen. Suhiltzaileak bertaratu ziren eta egoera larria ez zela baieztatu ondoren, gasaren mantenuko teknikariari pasa zioten abisua.

19:00ak aldera abisatu zuen Txurruken kaleko bizilagun batek gas usaina hartzen zuela etxeko terrazan. Suhiltzaileak bertaratu ziren, halako kasuetako protokoloa aktibatu zutelako, baina egoera ez zela larria baieztatu eta gasaren mantenuko teknikariari pasa zioten abisua.

Isuri txikia

Bien bitartean, badaezpada Txurrukeneko 4. zenbakiko etxearen aurrealdea eta haren pareko errepideko errailetako bat moztu egin zituen Soraluzeko udaltzainak.

19:45 inguruan ailegatu zen, berriz, gasaren mantenuko teknikaria, eta etxearen gas-hargunea aztertu eta gas ihesa nondik zetorren ikusi ondoren, egoera konpontzeko bidean laga zuen. Hark esplikatutakoaren arabera, Txurrukenekoa gas isuri txikia izan zen, “askotan” gertatzen diren horietakoa.

Erlazionatuak