Patinaje ikastaroak arrakasta handia izan du

Egoitz Unamuno 2019ko ots. 11a, 09:49

Neska-mutikoak egueneko patinaje ikastaroan.

Hogeita hamar lagun baino gehiagok eman dute izena patinaje ikastaroan. 

Joan zen eguenean egin zuten lehen saioa kiroldegian eta, aurrerantzean, eguenero batuko dira, 19:00etatik 21:00etara bitartean. Saiook debaldekoak dira eta edozein adinetako pertsonek parte har lezakete bertan. 

Ekimenaren bultzatzaileak gustora daude jasotako erantzunarekin. "Patinatzen ikasteko saioak eskainiko ditugu eta beranduago erabakiko dugu hockey taldea edo kluba sortzeko moduan gauden".  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.