Soraluzetik Annapurnara

Ubane Madera 2019ko ots. 6a, 12:11
Soraluzetarrak Himalaian. Argazkia: Goiena Komunikazio Taldea

1979. urtean, hogei laguneko talde bat Annapurnara joan zen, trekkinga egitera. Felipe Uriarte oñatiarra gidari zutela, espedizio gogoangarri hartan izan ziren hiru soraluzetar ere: Xabier Barrenetxea (argazkiko lehena), Agustin Txurruka eta Juan Rodriguez Juanillo zena.

1974.urtean Euskal Herritik Himalaiara abiatu zen Tximist espedizioari buruzko erreportaje berezia landu du Goiena Komunikazio Taldeak, Goiena papereko azkeneko edizioan. Eta bertan, Oihana Elortza kazetariak aipamena egiten dio, baita ere, 1979an Euskal Herritik Himalaiara abiatu zen hilabeteko trekking-ari.

Kazetari oñatiarrak kontatzen duenez, urrian abiatu ziren Annapurnara hogei bat laguneko taldea, Felipe Uriarte gidari zutela, hilabeterako, bertan trekkinga egitera. Eta tartean izan ziren Xabier Barrenetxea, Agustin Txurruka eta Juan Rodriguez Juanillo soraluzetarrak.

Zabaletarekin topo

“Ikaragarria” izan zen irteera hura, Elortza kazetariak jaso duenez. Hark kontatzen du adibidez, Annapurnan Martin Zabaletarekin egin zutela topo, Everestera igotzea lortu zuen lehen euskaldunarekin, alegia. Eta, besteak beste, zela orduko hartan kanpin dendetan egiten zuten lo Annapurnan.

Erreportaje osoa irakurtzeko hemen klika daiteke.