Beste urtebeterako

Ubane Madera 2019ko urt. 29a, 09:36
Mariasun Akizu arrainduna Kooperatibako arrandegian lanean, goizean.

Kooperatibako arrandegiak zabalik segituko du. Orain dela pare bat aste bukatu zen Kooperatibaren eta Juan Mari Gurrutxaga arraindunaren artean hartutako konpromisoa, eta bi aldeek erabaki dute berau beste urtebetez luzatzea.

2018ko urriaren 23an hartu zuen Juan Mari Gurrutxaga elgoibartarrak Soraluzeko Kooperatiba Elkarteko arrandegiaren ardura, urtarrilaren erdira arte hartu ere. Kontratua bukatuta, eta bi aldeen artean batzarrak egin ondoren, beste urtebetez luzatzeko konpromisoa hartu du Gurrutxagak.

Honenbestez, datorren urteko urtarrilera arte, behintzat, merkatu plazan ez ezik, Kooperatiban ere izango da arrandegia, kooperatibaren ordutegi berberarekin: martitzenetik barikura 08:30etik 12:30ak arte, eta 17:00etatik 19:45ak arte; eta zapatuetan 08:30etik 13:00ak arte.


Erlazionatuak