Zumaiako izango du bihar bisitari Sorak

Ubane Madera 2019ko urt. 25a, 15:37
Sorako Gorengo mailako taldea.

Sorako gorengo mailako taldeak etxean du oraingo asteburuko hitzordua. Sailkapenean gertu-gertuan duen Zumaiako izango du arerio. 16:30ean hasiko da partidua, bihar, zapatua.

Sorako Gorengo mailako taldea zazpigarren dago sailkapen taulan, 26 punturekin; 23 punturekin, berriz, bederatzigarren lekuan dago Zumaiako. Bihar 16:30ean neurtuko dituzte biek ala biek indarrak, Ezoziko Futbol Zelaian.

Harrobiko taldeak

Sora Futbol Taldeko gainontzeko taldeei dagokienez, berriz, kadete mailakoek ere bihar, zapatua, jokatuko dute asteburuko norgehiagoka, Azpeitiko Garmendipen, 10:00etan, Lagun Onak taldearen kontra. Eta infantilek ere etxean jokatuko dute, baina domekan, 10:00etan Eibartarrak taldearen kontra. Benjaminei, berriz, atsedena tokatzen zaie.