EHBilduren alkategaia aukeratzeko prozesua abiarazi dute

Erredakzioa 2019ko urt. 21a, 09:01
EHBilduren ikurra.

Soraluzeko EHBilduk udalerrirako alkategaia aukeratzeko prozesu parte-hartzailea abiarazi du, aurtengo maiatzean izango diren udal hauteskundeei begira. Urtarrilaren 27ra arteko epea eman du.

Prozesu horretan «parte hartzea eta transparentzia» bermatzeko asmoarekin, herritarrek EHBilduko alkategaia proposa dezakete urtarrilak 27 arte.

Horretarako www.elkarrekin.ehbildu.eus plataforman izena emanda egotea beharrezkoa da.

Proposamenak Bozketa atalean egin daitezke. Proposamen bat baino gehiago jasoko balira, proposatutako alkategai guztien artean bozketa egingo litzakete. Bakarra aurkeztuko balitz, berau izango litzateke Soraluzeko alkatetzarako EHBilduko hautagaia.

Gainerako kideak berdin

EHBildu koalizioak jakinarazi duenez, zerrendako gainerako kideen aukeraketa martxoan egingo da, plataforma bera baliatuta.«Soraluzeko EHBildutik herritarrak animatu nahi ditugu hauteskundeetarako talde sendo bat sortzeko prozesuan parte hartzera».