Lazkao bisitari

Ubane Madera 2019ko urtarrilaren 11

Gorengo mailako taldea, aurkezpen egunean.

Bihar, zapatua, Ezoziko futbol zelaian du hitzordua Soraluze Futbol Taldeko gorengo mailako ekipoak. Lazkao izango du aurrez aurre, 16:30ean hasiko den partiduan.

Gabonetako atsedenaldiaren ondoren zelairatuko dira Sorako mutilak bihar. Azken txanpan lortutako emaitza onei eusten ahaleginduko dira; haiei esker, sailkapenaren 7. postuan dago kokatuta etxeko taldea, eta biharkoan aurkari izango du sailkapenean azken-aurrekoa den Lazkao taldea.

Gainontzekoak

Kadete mailako Sorako taldeak, berriz, Eibarko Unben jokatuko du, Eibartarrak taldearen kontra. Haiek ere bihar, zapatua, 12:00etan. Eta gainontzeko mailetako taldeek atseden izango dute oraingo asteburuan.

Eta zapaturoko hitzordura bueltatuko da Eibar Futbol Taldeko futbol inklusiboko entrenamendua; hori Ezoziko futbol zelaian izango da, 13:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.