Egoitzako langileak lan baldintza hobeen alde protestan

Ubane Madera 2019ko urt. 1a, 18:17

Atzo, abenduaren 31n ere elkarretaratze zaratatsua egin zuten egoitzako hainbat langilek.

Gabon egunean moduan, atzo ere plazaratu zuten protesta Mesedeetako egoitzako langileek. Txistuekin lagunduta, ozen aldarrikatu zuten ez zutela “diskriminaziorik” nahi eta greban daudela, Plaza Berrian aldarrikatu ere.

ELA eta LAB sindikatuek babestuta dihardute protestan egoitzetako langileek irailaz geroztik, baita Soraluzekoek ere. Greba egunak ere egin dituzte, eta negoziazio mahaian lorpenik ezean, areagotu egingo dituzte lanuzteak eta protestak. Horrela egin dute, esaterako, abenduan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.