Mesedeetako egoitzako langileak protestan

Ubane Madera 2018ko abe. 26a, 14:46
Mesedeetako egoitzakoak protestan, abenduaren 24an.

“Lan-baldintza hobeen” alde protesta egin zuten Mesedeetako egoitzako hainbat langilek astelehen iluntzean, Plaza Berrian. Senideek eta lagunek lagunduta, Gabon afarien aurretik elkartu ziren Residentziak greban, diskriminaziorik ez zioen pankartaren atzean.

Protesta egiteaz aparte, greban ere badabiltza oraingo astean ere egoitzako hainbat langile. Izan ere, Mesedeetako egoitzan gehiengoa duen ELA sindikatuak greba deitu du abenduaren 24tik 26ra eta abenduaren 28tik 31ra.

Eta bigarren indarra den LAB sindikatuak, berriz, lanuzteak deitu ditu abenduaren 24ra eta 31rako.

Oro har, lan baldintzak hobetzea eta lan hitzarmena berritzea eskatzen dute sindikatuek protesten bitartez.