Helmuga goxoa izan dute, gainera, parte-hartzaileek gertu: salda, txorizoa, freskagarriak eta fruitu lehor mordoa zituen hamarretakoa, Mesedeetako egoitzakoen eskutik. Borobiltzeko, Mesedeetako egoitzako bertako, Belarrak eta Criado saltokietako eta Renegade markako opariak zozkatu dituzte korrikalarien artean.
Leihoen bestaldean, gainera, adi-adi zain izan dituzte egoitzako bizilagunak; egin duen hotzarengatik, barruan gelditu behar izan duten arren.