Sorako nesken «harrobia» oroitzapenak berreskuratzen

Ubane Madera 2018ko abe. 27a, 20:18

Nesken lagunartekoa jokatu zuten jokalari ohiak. Argazkia: Olatz Sebal.

Lagun arteko nesken partidua jokatu zuten Sorako lehengo 14 jokalarik astelehenean. 11 urte zituen gazteenak eta 31, berriz, nagusienak. «Gauza da ea etorkizunean egon ahal diren ahaleginak Soran nesken taldeak egiteko», aldarrikatu dute bide batez.

Soran ibilitako eta euren artean harremanak zituzten argazkiko jokalari ohiek whatsapp taldea sortu, eta lagunartekoa jokatzeko elkartu ziren abenduaren 23an Ezoziko futbol zelaian.

Ane Fidalgo izan zen jokalari gazteena, 11 urterekin eta Lide Ugarte, berriz, nagusiena 31 urterekin. Primeran pasatzeaz aparte, aldarrikatu nahi dute ahalegina egin dezatela Soran nesken taldea sortzeko. «2-3 urtez eutsi zioten, baina gero desagertu egin zen. Ea aukerarik badagoen sortzeko.Oso polita izan da Soraluzeko futboleko nesken harrobia», diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.