Pilotan jokoan, lagun artean

Ubane Madera 2018ko abe. 23a, 14:00

Neguko oporren aurretik, lagun arteko partiduak jokatu zituzten barikuan, abenduaren 21ean, Soraluze Pilota Elkarteko 50 bat jokalari gaztek. 17:00etan hasi eta 19:30ak ingurura arte jardun zuten jokoan 16 tantotara. Ondoren, eskolarteko partiduak jokatu zituzten.

6-14 urte bitarteko neska-mutikoek jardun zuten pilotan abenduaren 21ean, Arane kiroldegiko frontoian. Bi hitzordu nagusi izaten dituzte urtean zehar: Gabon bezperan eta udan. Eta hain justu,  Gabon bezperako lagun arteko partiduak jokatu zituzten barikuan, gurasoen begiradapean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.