Liga txapelketako urteko azken partiduak

Ubane Madera 2018ko abe. 21a, 10:40
Sorako jokalari guztiak.

Bihar, zapatua, Sorako gorengo mailako taldeak Azpeitiko Ikasberri taldea izango du aurrez aurre urteko azkeneko partiduan. Etxean dute hitzordua eta 16:30ean hasiko da partiduan.

Nagusien taldearen aurretik, Sorako bestelako taldeek ere badituzte hitzorduak Gabonen aurreko asteburuan, bihar, zapatua, guztiek ere. Hain zuzen ere, 10:30ean hasita, multikiroleko bina hitzordu izango dira.

Seigarren postuan

Eta arratsaldean, berriz, Sorako infantil mailako taldea izango da jokatzen lehena, Eibarko Unben, Urki taldearen kontra, 15:00etan. Eta 16:30ean, berriz, gorengo mailakoek jokatuko dute. Azken horiek Ezoziko futbol zelaian Azpeitiko Ikasberri taldea hartuko dute.

Sailkapeneko seigarren postuan dago Sorako gorengo maila, 21 punturekin, eta 10. postuan dagoen Ikasberri taldea hartuko du.