‘Hamabostero Hankabero’, jendetsuago

Ubane Madera 2018ko abe. 14a, 14:46

Oraingo asteko ibilaldian parte hartu duen herritar taldea zubitik abiatzeko gertu.

Hamabostean behin ibilaldi gidatuak egiteko proposamena sendotzen dabil. Horren seinale, badira ibilaldirako eguna noiz ailegatuko zain egoten direnak dagoeneko. Hirugarren ibilaldia egin dute asteon, eta herritar gehiagok parte hartu zuen.

Parkeak bisitatu zituzten Hamabosterko Hankabero ibilaldi gidatuen oraingo asteko hitzorduan. Eskailera bako zirkuitua gauzatu zuten. Eta horrek lagundu egin zuen jende gehiago bertaratzen, hainbatendako eskaileretan gora eta behera ibiltzea zailagoa da-eta. “Oso ondo” ibili zirela kontatu du gidarietako bat den Jose Luquek.

Jendea zain

Bestalde, hamabostean behin udalerritik zehar taldean ibilaldi gidatuak egiteko proposamena sendotzen dabilela dirudi: “Badago jendea ja itxaroten dagoena Hamabostero Hankabero noiz iritsiko”, kontatu du Luquek, eta horrekin pozik daude ekimenaren bultzatzaileak, Soraluze, Mugituz! topaguneko kideak, erakusten duelako halakoetarako gogoa badagoela.

Ohiturari segituz, abenduaren 26an, eguaztena, da paseorako hurrengo hitzordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.