“Halako auzoetan ez zara apenas ibiltzen, ez bazara bertan bizi. Hori ere bada Hamabostero Hankabero-ren helburua: normalean ibiltzen ez garen tokietatik ibiltzea. Bestela esanda, ez gaude ohituta herriko kaleak parke, kirol-gune… moduan erabiltzera. Erosketak egiteko, zerbait hartzeko… bakarrik direla dirudi. Badirudi bestela jendea ez dela kalera irteten korrika egitera, ibiltzera… lotsagatik-edo. Eta hori ere bada helburua: herriko kaleak beste era batera bizitzea eta ospatzea” esplikatu du Jokin Martinezek, Hamabostero Hankabero ekimenaren antolatzaileetako batek.
Erritmo bizia eta lasaiagoa, biak
Ohi moduan, 19:00etan puntuan abiatuko dira Zubi Nagusiaren erdigunetik eta 45-60 bat minutuko ibilaldia egingo dute, Jose Luquek eta Itsaso Martinek gidatuta. Aurreko ibilaldietan moduan, erritmo bizia eramango dute Luqueren gidaritzapean doazenek, eta lasaiagoa gustuko dutenek, berriz, Itsaso Martinen gidaritza izango dute.