Igerilekua itxita dago gaur eguerditik

Ubane Madera 2018ko abe. 5a, 14:02

Igerilekua itzita, eguerditik.

Eguerdian igerilekua itxi egin dute, eta datorren astean ere itxita izango da. Harri pusketak jausi dira igerilekuko tetxutik. Atzo, martitzena erori zen azkena. Hori ikusita, segurtasunarengatik erabaki dute igerilekua ixtea.

Joan den astean jausi zen harri pusketa bat igerilekura eta atzo beste bat. Hezetasunak eraginda hasi dira harri pusketak jausten. Eta hori ikusita, udal adituek erabaki dute igerilekua ixtea, erabiltzaileen segurtasuna zaintzeko.

Ikastaroak bertan behera

Eguerdian bertan itxi dute kirol instalazioa. Beraz, gaurtik eta jakinarazpena iritsi arte, ezin da pizina erabili. Ikastaro guztiak bertan behera geratu dira, jakina.

Datorren astean etorriko dira adituak egoera aztertzera. Eta haien txostenen emaitzen arabera erabakiko dute noiz zabalduko duten berriro ere igerilekua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.