Javier Gabilondo: "Lankide batekin lehen aldiz euskaraz egiteko aukera izan dut"

Egoitz Unamuno 2018ko abe. 3a, 11:05

Javier Gabilondo (ahobizia).

"Ez dut izan aukera handirik aldaketak egiteko, egunotan lanetik etxera eta etxetik lanera ibili naiz eta. Hala ere, lantokian izan dut esperientzia bat. Lankide batek belarriprest moduan eman du izena eta lehenengo aldiz euskaraz egiteko aukera izan dut. 

Gainera, berarekin berba egin dut horretaz eta bere hizkuntza perfila ezagutzeko aukera izan dut. Berak ez du berba egiten, baina jakin dut familiako gainerako kideak ahobiziak direla eta euskaraz egiten diotela.

Nire Euskaraldia hasita daukat aurretik. Ni Eibartik etorri nintzen eta hemen errazagoa izan zait euskaraz egitea Eibarren baino. Han erdaraz ditudan ohiturak aldatzea zailagoa egiten zait".