Iosu Benito: "Sumatu dut euskaraz gutxien dakitenek serioago hartu dutela"

Erredakzioa 2018ko abe. 3a, 11:00

Iosu Benito (ahobizi).

"Esperientzia aberasgarria izan da. Nik herriko lagun artean euskaraz egiten dut eta ez diot hainbesteko garrantzirik ematen, baina Donostian lagun Bilbotarrekin erdaraz egiteko joera handiagoa daukat. 

Egun hauetan eman diogu buelta bat horri. Asko berba egin dugu hizkuntzaren inguruan eta bakoitzak esplikatu du bere egoera: askok eskolarekin lotzen dutela euskara, etxean ez dutela egiten…

Ez dakit denean hala gertatu den, baina nik nire inguruan sumatu dut konpromiso handiagoa euskaraz gutxi egiten duen edo gutxi dakien jendearen aldetik. Iruditzen zait oso serio hartu dutela, garrantzi handia eman diotela eta hori kristona da!".