Asier Laskurain: "Nik paktua egina daukat lankide batekin"

Egoitz Unamuno 2018ko abe. 3a, 10:59

Asier Laskurain (ahobizi).

"Nik lantokian (Soraluce) gehiago bizi izan dut herrian baino. Txapa ikusteak ematen du poz puntu bat. Askoren kasuan, txapa ipintzera atrebitzea aurrerapauso bat da.

Nik paktua egina daukat lankide batekin, nik euskaraz egiteko berari eta berak nahi duen moduan erantzuteko. Den dena ulertzen du eta esan nion nik euskaraz egingo niola, baina aitortu behar dut niri nekeza egiten zaidala.

Aurreko batean ikusi nuen kirolari buruzko bideo batean, hasieran gorputza engainatu egin behar dela, eta gero, egin eta egin, ohitu egiten dela azkenean. Hizkuntza-ohiturak aldatzea ere antzeko zeozer da. Ez dakit energia guzti honek zer ekarriko duen, baina zeozer ekarriko du".