Raquel Criado: "Niri Euskaraldia oso ondo etorri zait, soltatzeko"

Egoitz Unamuno 2018ko abe. 3a, 10:58

Raquel Criado (belarriprest).

"Niri pertsona batzuk ez didate euskaraz berba egiten, beharbada, ez dakitelako nik euskaraz dakidala. Orain, jende askok berba egiten dit eta, gainera, esan didate hemendik aurrera euskaraz egingo didatela.

Beste batzueri, ahobizi txapa izan arren, ahaztu egin zaie eta nik esaten diet euskaraz egiteko. Nik ikusten badut badakiela, nik euskaraz egiten diot. Lagun artean ere hasi gara euskaraz egiten. Ohitura kontua da.

Niri oso ondo etorri zait Euskaraldia. Balio izan dit soltatzeko, ze beldurra izaten dut gaizki berba egiteko. Orain, ez badakit, galdetzen dut eta esaten didate. Konturatu naiz dendan nagoenetik asko hobetu dudala nire euskara".