Mari Jose Arcelus: "Nago umetxo bat zapata berriekin moduan!"

Egoitz Unamuno 2018ko abe. 3a, 10:54

Mari Jose Arcelus (belarriprest).

"Euskaraldian ondo, a tope! Nago umetxo bat zapata berriekin moduan. Jendeak dauka nirekin sorpresa, ‘ah, nahi duzu euskaraz egitea zuri?’. Askok uste dute nik ez dakidala euskaraz edo ez dudala berba egiten.

Egia da nik erdaraz errazago egiten dudala, baina, orain, jolas honekin, jende askok euskaraz egiten dit eta horrek ilusio handia egin dit. Ez dakidanean galdetzen dut zela esaten den edo traduktorean begiratzen dut.

Sentsazioa daukat oskoletik irten dudala, eta begira zelako tontokeria den, ezta? Baina niri balio izan dit soltatzeko. Jendea pozik dago eta ni ere bai. Gainera, uste dut hemendik aurrera euskaraz jarraituko dugula".