Azaroan hasi zuen Sorako gorengo mailako taldeak bolada ona. Izan ere, azaroan irabazi ez duen partidu bakarrean berdinketa lortu zuen etxeko taldeak.
Eta gainera, golegile dabil. Atzoko partiduan, esaterako, 4 gol sartu zizkion Azkoitiko Anaitasuna taldeari. Eta hiruna sartu zizkien, berriz, Aretxabaletako UDAri zein Getariakori azaroan jokatutako partiduetan.
Hirugarrena aurkari
Emaitza on horiei guztiei esker, sailkapeneko azken postuetatik gertu-gertu egotetik, egundoko saltoa egin eta 7. postuan kokatzera iritsi da Sora.
Momentu onean iritsi da, gainera, postu horretara. Izan ere, oraingo asteburuko jardunaldian sailkapenean hirugarren doan Aloña Mendi futbol taldea izango du aurrez aurre Sorak. Partidua Ezoziko FutbolZelaian jokatuko dute, 16:30ean. Zeresanik ez, herritarren animoak halakoetan zein garrantzitsuak izaten diren.