Euskal presoen alde elkarretaratzea egin dute hainbat langilek

Ubane Madera 2018ko aza. 29a, 16:01

40 bat langile elkartu dira Plaza Berrian euskal presoen alde, eguerdian.

Debaldeako LAB sindikatuak deituta, oraingo honetan Soraluzen egin dute euskal presoen aldeko elkarretaratzea. Eguerdian, Plaza Berrian Euskal preso eta iheslariak etxera zioen pankartarekin kaleratu dute aldarrikapena.

Debaldea eskualdeko LAB sindikatuak herriz herri, txandaka, euskal presoen aldeko elkarretaratzeak egin ohi ditu, langileek babestutakoak. Eta oraingoa Soraluzen egin dute.

Eguerdian elkartu dira Plaza Berrian 40 bat langile, eta Euskal preso eta iheslariak etxera zioen pankarta eskuetan plazaratu dute haien aldeko mezua. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.