Jardunaldi bete-betea dute Sorako taldeek

Ubane Madera 2018ko aza. 16a, 17:00

Sorako taldeak.

Hitzorduz betetako asteburua dute Sorako taldeek honako hau. Zazpi partidu jokatuko dituzte. Hiru dira etxean. Gorengo mailakoek, berriz, kanpoan dute norgehiagoka, bihar arratsaldean, zapatua.

Soraluze Futbol Taldeko kadete mailakoak izango dira asteburuko jardunaldia estreinatuko dutenak. Bihar, zapatua, 11:00etan etxean hartuko dute Eibartarrak taldea. Eta bihar Ezoziko Futbol Zelaian baita ere, baina 16:30ean, infantilen txanda izango da. Haiek hartuko dute Ikasberri B taldea.

Zumarragan

Bestalde, Zumarragan jokatuko du gorengo mailako taldeak. Urola izango du aurkari. Partidu zaila izan arren, azken jardunaldietako emaitza positiboen bultzadarekin egingo diote aurre bihar arratsaldeko hitzorduari. 16:30ean jokatuko dute.

Lau partidu

Domekan, berriz, Sorako launa taldek jokatuko dute. Bigarren mailako alebinek Ezozin, 10:45ean. Eta 17:00etan, bestalde, Urola izango dute bisitari Sorako lehen mailako alebinek.

Asteburuko azken bi hitzorduak Oñatin izango dira. Aloña Mendiren kontra jokatuko dute, 09:30ean benjamin mailako lehen urtekoek, eta 10:30ean bigarren urtekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.