Partidu zirraragarria

Ubane Madera 2018ko aza. 16a, 11:40

Irudi ikusgarriak utzi zituen Aitor Atxotegik eta Manex Balerdik Gipuzkoako txapela irabazi zuteneko partiduak, joan den zapatukoak. Azken tantoaren bideoa eta barruko argazkiak dira horren adibide. Bestalde, gaur ere badaude pilota partiduak Soraluzen, Bankoa Credit Agricole El Diario Vasco Pilota Txapelketari dagozkionak, hain justu.

Gaurko pilota hitzorduari dagokionez, 21:30ean hasiko da jardunaldia, Arane kiroldegiko frontoian. Lehenengo emakumezkoek jokatuko dute eskuz banaka, Vicariok Bergararen kontra.

Ondoren, promesen mailakoen txanda izango da. Agirreamalloak eta Cuarainek Larrazabalen eta Erkiagaren kontra jokatuko dute eskuz binaka. Eta azkenik, seniorren mailan, Egigurenek eta Etxebarriak Adonisen eta Arbizuren kontra jokatuko dute.

Hain zuzen ere, gaurko pilota jardunaldia Bankoa Credit Agricole El Diario Vasco Pilota Txapelketaren lehena izango da.

Partidu ikusgarria

Bestalde, joan den zapatuan Gipuzkoako txapelketako finalera bertaratu zirenek zein protagonistek eurek ere azpimarratu zuten partidu zirraragarria jokatu zutela Aitor Atxotegik eta Manex Balerdik Amezketako bikotearen kontra. Horren adierazle dira jarraian ikus daitezkeen argazkiak zein azken tantoari dagokion bideoa.

 

Erlazionatuak