Aretxabaletari 3-1 irabazita, eta gainera joan den asteburukoa etxean irabazten duten bigarren partidua izanda, indartsu egingo diote aurre Sorako gorengo mailako jokalariek biharko partiduari. Zaila izango da zapatuko norgehiagoka, hori bai, sailkapenean laugarren doan Mondra izango dute-eta aurkari. 15:30ean hasiko da hitzordua, etxean.
Mutrikun
Bestalde, egun berean baina eguerdian, Eibar taldekoek futbol inklusiboaren entrenamendua egingo dute Ezoziko futbol zelaian.
Eta asteburuko jardunaldia bukatzeko, Sorako kadete mailako taldeak Mutrikun du partidua, hango Burumendi taldearen kontra, domekan, 11:30ean.