“Soraluze proiektu eta lidergo faltan dago”

Ubane Madera 2018ko aza. 8a, 15:37

EH Bilduren logotipoa.

Soraluzeko EH Bildu 2019ko udal hauteskundeei begira lanean hasi da dagoeneko. Martitzenean herri batzarra egin zuten. Bertan, besteak beste, “hauteskundeei begirako plangintzaren berri” eman zieten bertaratutakoei. Laburbilduz, Soraluzeri eskaini nahi diotena da “proiektu sendo bat, gaur egungo egoerari buelta emango diona”.

Soraluzeko EH Bilduko kideen ustez, “gaur egun Soraluze proiektu eta lidergo faltan” dago. Hori horrela, Soraluzeri nahi diote eskaini “proiektu sendo bat, gaur egungo egoerari buelta emango diona. Horretarako gauzak ondo eta patxadaz egin nahi ditugu”.

Horrelaxe laburbildu dute EH Bildutik joan den martitzeneko herri batzarrean landutakoa. Hain justu, “hauteskundeei begirako plangintzaren berri” eman zuten bertan, eta herriari buruz bideratu duten diagnostikoaren berri ere eman zuten, jakinaraziz 250 lagunek parte hartu duela dagoeneko galdetegia erantzuten.

Zerrenda osatzen

“Ahalik eta herritar gehienen iritziak jasotzea da gure asmoa, herriari proiektu sendo bat eskaintzeko ezinbestekoa baita soraluzetarren iritzia entzutea”, azpimarratu dute koaliziotik.

Hortik aparte, datozen hilabeteotan hauteskundeetara begira aurkeztuko duten programan zein koaliziotik aurkeztuko duten zerrendaren osaketan lan egingo dutela gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.