"De Extremadura al bertsolarismo" hitzaldia Itxaropenan

Erredakzioa 2018ko aza. 6a, 08:00

Eguenean, Jon Maia Soria bertsolariak ezohiko hitzaldia eskainiko du Itxaropena jubilatuen elkartean: De Extremadura al bertsolarismo. Una historia de integración. Hitzaldia gazteleraz emango du.

Maiak identitateen gaineko esperientzia eta bilakaeraren berri emango du, besteak beste, kontatuko du zela pasatu zen bere jatorri extremeñoa ezkutatzetik, jatorri hori normaltasunez bizitzera. Izan ere, zumaiarrak Zamorakoa du aita eta Extremadurakoa ama, eta jatorri horrek bere barne gatazkak eragin dizkio bertsolari moduan egin duen ibilbidean.   

Ekimena Alkarrik eta Pil-pileanek antolatu dute elkarlanean, Esperientzia eskolen egitarauaren barruan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.