Ateri eta eguzkitsu zela abiatu ziren atzo, zapatua, Antxintxika lasterketako parte-hartzaileak Etxaburueta kaletik. Hand-bike modalitatean lehenengo; patinetan ondoren, eta korrika azkenik.
Hand-bike modalitatean hiru lagunek parte hartu zuen; bertan egotekoa zen laugarrenak istripua izan ondoren. Patinetan, berriz, Soraluzeko Jon Zabala lehiatu zen Soraluzeko ordezkari. Eta kirol proba horretan parte hartu zuten gainontzeko herrikideek, berriz, korrika jardun zuten.
Soraluzeko bizkorrenak
Zortzi izan ziren, guztira, herriko lehiakideak. Eta horien artean bizkorrenak, berriz, David Rascon eta Ainhoa Velazquez. Biek jaso zuten saria Bergarako San Martin plazan Iker Aldazabal alkatearen eskutik.
Kronika osoa ikusgai honako atarian: Goiena.eus