Jardunaldi borobila Sorarendako

Ubane Madera 2018ko aza. 2a, 14:37

Pozik daude Soraluze Futbol Taldekoak atzoko jardunaldian lortutakoarekin: hiru partidu jokatu zituzten, eta hirurak irabazi. «Gainera, gorengoek etxean irabazten duten bigarren partidua da, beraz, beste itxura bat hartzen du kontuak», diote klubetik.

Aretxabaletako UDA izan zuen aurrez aurre Sorako gorengo mailako taldeak, eta hari 3-1 irabazita bukatu zuten partidua atzo arratsaldean.

Sailkapenean ez du eraginik, puntuekin izandako gorabeherak tarteko, postu berean segitzen du-eta etxeko taldeak. Edozein modutan, etxean irabazten duten bigarren partidua da gorengo mailakoendako, eta horrekin pozik dira.

Infantilak eta kadeteak

Bost gol sartu zituzten, berriz, infantil mailakoek. Haiek Eibarko Urki A taldeari irabazi zioten 5-2. Eta 1-0 irabazi zuten, berriz, kadeteek Azpeitiko Lagun Onak taldearen kontra.

Emaitza positiboekin, bada, pozik jaitsi ziren atzo Ezoziko futbol zelaitik Sorako jokalariak eta zaleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.