Futbolarekin hiru hitzordu bihar

Ubane Madera 2018ko urr. 31a, 18:24

Sorako gorengo mailakoak jokoan.

Bihar, eguena, Ezoziko futbol zelaian hiru hitzordu dituzte Sorako taldeek. Gorengo mailakoek, esaterako, 16:30ean jokatuko dute Aretxabaletako UDA taldekoen kontra. Goiz-eguerdian jardungo dute, berriz, kadete eta infantil mailakoek.

Bihar, azaroaren 1, 10:00etan hasiko da lehen partidua etxeko futbol zelaian. Infantilek jokatuko dute, Eibarko Urki A taldearen kontra. Ondoren, kadeteak zelairatuko dira, 12:00etan; eta aurrez aurre izango dute Azpeitiko Lagun Onak taldea.

UDA taldea

Arratsaldeko jardunari dagokionez, berriz, aretxabaletarrak izango ditu bisitari Soraluze Futbol Taldeak. 16:30ean hasiko da gorengo mailako sailkapenean zortzigarren doan UDA taldearen kontrako partidua.

Horrez aparte, zapatuan ere bada hitzordua futbolarekin. Kasu honetan, Eibarko Futbol Inklusiboko saioa izango da, 11:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.