Gaurko partiduei dagokienez, alebin mailan Eki Amuategi soraluzetarrak Mendaroko ordezkaria izango du aurrez aurre, Gipuzkoako Txapelketaren baitan. Horixe izango da, hain zuzen, biharko lehen partidua. 19:45ean hasiko da.
Lehen mailarako aukera
Haien ondoren, berriz, gomazko paleta modalitatean jokatuko dute Gallastegik eta Etxeberriak Idiazabalgo bikotearen kontra. Etxekoendako partidu garrantzitsua da berau, bigarren mailako Gipuzkoako Txapelketako final-laurdenak dira, eta irabaziz gero, lehen mailara igoko lirateke soraluzetarrak.
Ohorezko Maila ere jokoan
Bestalde, Gipuzkoako Txapelketako Eskuz Binakakoari dagokionez, hor ere aurre-aurrean dabil Soraluze ordezkatzen duen bikotea: Aitor Atxotegik eta Manex Balerdik osatutakoa. Eguenean jokoan izango dute finalera ailegatzeko txartela. Eta are gehiago, egueneko partidua irabaziz gero, finalera heltzeaz gainera, Ohorezko Mailara ere igoko da Soraluzeko bikotea.
Eskuz binakakoaren kasuan, kontrarioen kantxan dute hitzordua soraluzetarrek: Azkoitian; eta aurrez aurre izango dituzte Juaristi-Juaristi pilotariak, “bikote oso gogorra”, Aitor Atxotegiren esanetan. 11:30ean hasiko da partidua.
Final-laurdenak
Bukatzeko, zapatuan 10:30ean, Soraluzeko Rasconek eta Fernandezek Anoetan jokatuko dute oraingo asteburuan, hango bikotearen kontra. Kasu honetan Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako hirugarren mailako final-laurdenetako partidua izango da.